XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lursail pribatuaren gainean, 2,5 metrotako zabalera gainditzen ez duten eta urbanizazio sestrarekiko 3 metrotako altuera librea errespetatzen duten berinpeek grabitatu ahal izango dute.

22. Artikulua.- Instalazio Bereziak.

Tximiniak, antenak eta beste zenbait elementu berezi eta industria eta instalazio jakin batzuren funtzionamendurako beharrezko direnak, baimendu egingo dira beren altuerak baimendutakoak (8,5 edo 13 m., kasuen arabera) gainditzen badituzte ere.

Arreta berezia exigituko da elementu hauen tratamenduan.

23. Artikulua.- Karga eta Deskargarako Espazioak.

Industri eraikin orok, kamioi plaza batentzat behar adinako edukiera duen merkantzien karga eta deskargarako zona bat eta ibilgailuak bide publikoan maniobrarik egin gabe sartu eta irtetzea ahalbide dezan sarbide bat eduki beharko du bere barnealdean edo bere espazio libre pribatu eta itxietan.

1.200 m2 baino gehiagoko pabiloiek bi kamioi plazarentzako espazioa edukiko dute gutxienez.

24. Artikulua.- Aparkaleku Pribatuak.

Aparkalekuak gaitzen direnean soto edo erdisotoan, edo industri pabiloi baten sestraren gaineko solairuetan, arrapalek eta erreiek 3 metrotako gutxienezko zabalera edukiko dute, eta behar adinako gainzabalera bihurguneetan.

Lursail pribatu eraiki gabeetan aparkalekuak ordenatzen direnean, berinpeen edo eraikuntza obra iraunkortzat hartzen ez diren babes elementu irekien bidez estali ahal izango dira.

25. Artikulua.- Argiztapen eta Aireztapena.

Lanpostu iraunkorrak biltzen dituzten lokalek argiztapen eta aireztapen naturala edukiko dute (behar izanez gero, lagungarri gisa argiztapen eta aireztapen sistema artifizialak erabiltzen badituzte ere).

Soto eta erdisotoetan aireztapen eta argiztapen artifiziala baimenduko dira, aireztapen naturala gomendatzen delarik posible den kasu guztietan, betiere Industri Ministraritzaren exigentziak betetzen badira.

Sotoak garajetara dedikatzen direnean, eta aireztapen naturala ezinezkoa denean, aireztapen bortxatuak azalera m2ko 15 m2/ordu aire berriztapena garantizatuko du.

Argiztapen eta aireztapena, Sektorean ezarri nahi den ihardueraren proiektuetan justifikatu beharko dira.

26. Artikulua.- Segurtasun Baldintzak.

Hutsuneak, leihoak, estalkirako irteerak eta maila desberdintasunak oro har, behar bezala babesturik egongo dira pertsonentzat erortze arriskurik suposa dezaketenean.

Edozein iharduerari hasiera eman aurretik, Suteen Aurkako Araudiaren betetzea garantizatu beharko da, kasuan-kasuko ihardueraren espezifikotasunak eskatzen duen behar hainbat neurri hartuko delarik, eragin sekundario posibleak kontutan hartuz.

LAUGARREN TITULUA Higiene eta Giroari buruzko Arauak.

27. Artikulua.- Higiene Baldintzak. 1.- Garbigelak.

Pabiloi edo iharduera bakoitzak, gutxienez komun eta azpil batez hornituriko garbigela-aldaleku bat edukiko du.

Langilego laborala gizonezko eta emakumezkoek osatzen badute, dotazio hau bikoiztu egingo da.

Langilegoak 10 langiletako gutxienezkoa gainditzen duenean, ezarritako gutxienezkoaz gain, honako parametro hauek bete beharko dira.